XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure etxea

GURE etxea, izenez Urretzagoikoa, Zeberio-Uriondon dago, ego aldetik ezkutuan, auzuneko ermitaren eta Urretzabekoaren bitartean, iturri biderantz, egoera maldatsuan eta atx artean, auzune andi baten jarria.

Uriondo auzune orrek amazazpi etxe eukazan. Euretatik sei bizitza bikoak zirean. Beste iru baserri, euretatik aparte, alboetan, bat banaka.

Gu ez ginean etxagunak, errentadoreak bano, auzune orretan euneko larogeitamar bezela.

Nire gazte denporan ia berreun pertsona edo bizilagun ginean.

Gaur egun, barriz, bi pertsona bakar-bakarrik bizi dira bertan, egoitzez beintzat. Oneik dira Jesusa Ugalde eta beren gizona. Gauza oso tristea auzunea olan egon bearra, baia au egi santua da.

Gure etxearen leku baliagarria onelan zan, gitxi gora bera: eun ta berrogeitamar metro kuadrado; sarrerea, ipar aldetik, ia lurraren par, aldaparen bidez, kanpo aldetik.

Ezkerrera, orman, urten une bat, eun ta ogei zentimetroko altzaduraz, iturritik etozenak erradak jeitxiz pausada bat egiteko.

Barrura sartuz, saloi aundi bat, berrogei bat metro kuadradokoa.